Ibilbilgailu elektrikoari buruz hitzaldia egingo dute Gabirian
Urriaren 25ean da tailerra, 'Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak' izenburukoa. Izena emateko epea 21era arte da.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Energia argitu programaren barruan, Gabiriako Udalak ibilgailu elektrikoari buruzko hitzaldi-tailerra antolatu du. Urriaren 25ean izango da, asteartearekin, 18:30ean Gabiriako kultur etxean.
Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak izena du hitzaldiak. Aurrez izena eman beharra dago, eta urriaren 21ean bukatuko da epea. Telefonoz (628 53 23 03) edo posta elektronikoa bidalita (argitu@gipuzkoa.eus) eman behar da izena.