Joseba Usabiaga aktorea Lazkaon izango da gaur, 'El vasco' filmaren ondoren solaserako
Areria antzokian 'ikuslearen eguna' da gaur; sarrera, merkeago. Asteburu osoan bezala, 'El vasco' film berria emango dute lehenik, 21:00etan. Ondoren, aktore protagonistak pelikularen ingurumarikoak kontatuko ditu.
Lazkaoko Areria antzokian film emanaldi berezia izango da, gaur (urriak 17, astelehena), gauean. Asteburuan ikusi ahal izan den El vasco euskal film berriaren estreinaldiko azkeneko emanaldia izango da, batetik. 21:00etan hasiko da, sarrera merkeago dela, ikuslearen eguna baita astelehena.
Horrezaz gain, Joseba Usabiaga aktore protagonista Arerian bertan izango da. Emanaldiaren ondoren, ikusleekin filmari buruzkoak eta kontatzen duen historiari buruzkoak partekatuko ditu.