Udalaren etxebizitza alokairuan, Araman
Eskaerak egiteko epea urriaren 24an amaituko da.
Aramako udalak duen etxebizitza soziala alokairuan dago, eskaera egiteko epea urriaren 24 arte izango da.
Izena Aramako udalean eman daiteke, herritarren arreta ordutegian, astelehenetik ostiralera 11:00-14:00 bitarte.
Udalak erabiltzaileei honako hauek eskatuko dizkio:
- Etxean sartu aurretik, 500 eurotako fiantza bat ordainduko da
- Erabilpeneko kuota 250 eurotan finkatzen da. Kuota hori hil bakoitzaren 1-10era bitartean ordaindu beharko da Aramako Udalak horretarako izendatutako kontuan.
Etxea alokatzeko aukera izateko baldintzak honako hauek dira:
- Aramako biztanle izan eta bertan erroldatua egotea. (gutxienez Araman 6 hilabetez erroldatua egotea)
- Udalarekin zergen ordainketan egunean egotea
- Gainera, etxebizitzaren erabilpena eskatzera datorrenak honako baldintza hauetakoren batean bizi beharko du:
- Beste senitarteko batzuekin edo lagunekin batera bizitzea etxe berean, famili unitate bat baino gehiago eratuz.
- Errentan hartutako etxe batean bizi izatea eta dituen dirusarrerak kontutan izanda, errrenta prezioari aurre egitea ezinezkoa zaiolako edo beste egoera batzu ematen direlako, utzi beharrean izatea.
- Teknikoki etxebizitza desegoki izendatutako baten jabe izan edota halako batean bizitzea. Halakoetan, berea duen etxea errentan emateari uko egin beharko dio.
Edozein zalantza deitu 943 88 11 70 edo idatzi udala@arama.eus