Goierriko boleibol taldeek hasi dute hirugarren sasoia
URRETXU // Goierriko Kirol Elkarteko boleibol taldeek asteburuan hasi dute liga. Taldearen hirugarren denboraldia da. Aurtengo berritasun nagusiena talde gorena mistoa dela. Hots, gizonezkoek eta emakumezkoek elkarrekin jokatuko dute.













