Nagusilan eta Zine Klub Legazpi elkarlanean, ostiraleko zinema emanaldian
Carlos Agullok zuzendutako 'Los demas dias' dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo mahai-ingurua antolatu dute.
Ostiraleko zine klub saioak izaera berezia izango du, Nagusilan elkartearen eta Zine Klub Legazpi taldearen arteko elkarlanari esker. Zaintza paliatiboen gaia lantzen duen Los demas dias dokumentala proiektatuko dute 19:00etan Latxartegin, eta amaieran, eztabaidarako gunea irekiko dute, Nagusilanek gonbidatutako Edurne Laviñetarekin.
Leviñeta Etxeko Ospitaleratze Zerbitzuko Teknikaria da, eta Carlos Agullok zuzendu duen Los demas dias dokumentalean landutako zaintza paliatiboei buruz hitz egingo du Latxartegi aretora hurbiltzen direnekin.