Beasaingo Udalak garaje publiko bat zozkatuko du
Beasaingo Udalak Igartza Oleta plazako 2 zenbakia duen garaje plaza zozketatuko du, egungo adjudikaziodunak saldu dezan. Salmentaren prezioa, 21.193,94 eurokoa da. Eskritura gastuak eta erregistrokoak eroslearen kontura izango dira. Garajeak 18 metro koadroko azalera du.
Zozketan parte hartzeko interesa dutenek eskaera aurkeztu beharko dute ondorengo datuak adieraziz: Izen-abizenak, NANren zenbakia, kontakturako telefonoa eta korreo elektronikoaren helbidea, kasua bada. Eskaerak , aurkeztu daiteke: Beasaingo Udalaren egoitza elektronikoan, iGunean eta posta arruntaz aurkeztu daitezke.
Inskribatzeko epea 2022ko azaroaren18an amaitzen da