Irango protesten nondik norakoak, Beasainen
Maryam Fathi KJAReko Europako ordezkariak Emakumeen iraultza Iranen hitzaldia eskainiko du Beasainen, urriaren 26an, udaletxeko pleno aretoan. 18:30ean hasiko da.
Iranen jazotzen ari dena azalduko du: Mahsa Amini gazte kurdua poliziak atxilotu zuen irail hasieran, “beloa gaizki jantzita eramateagatik”. Hilda entregatu zioten gorpua familiari. Haserrea herrialde osoan zabaldu da eta kutsu feministako protestak egin dira han eta hemen. Poliziak gogor zapaldu ditu eta hainbat hildako eragin.
Fathik Irandik ihes egin behar izan zuen bere militantzia kurdu eta feministagatik. Euskal Herrian herbesteratu zen. Mundua eraldatzeko lanean diardu, halere.