Buztintegiren bidaiak gogoratzeko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute gaur
Elkartearen 25. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da emanaldia. 18:00etan izango da, Kultur Etxean. Hurrengo astean, diru eta ekonomia kontuak landuko dituzte hitzaldian, Luis Mari Muruarekin.
Buztintegiren 25. urteurreneko ospakizunen barruan, ikus-entzunezko berri bat eskainiko dute gaur, Kultur Etxean, 18:00etan. Bertan, Legazpiko jubilatu eta pentsionista elkarte honek urte horietan egindako txango eta bidaien irudiak proiektatuko dituzte.
Buztintegik iaz bete zituen 25 urte, baina aurten ari da urteurrena ospatzen, pandemiagatik, eta hainbat hitzaldi eta ikus-entzunezko emanaldi antolatu ditu. Orain arte, borondate aurreratuei edo bizi testamentuari buruzko hitzaldia eta elkartearen historiari buruzko proiekzioa egin dituzte.
Hurrengo astean, hilaren 27an, diru eta ekonomia kontuak landuko dituzte hitzaldian, Luis Mari Muruarekin. Amaitzeko, azaroaren 3an Alkoholiko Anonimoak elkarteko kideekin solasaldia egingo dute.
Buztintegiren 25 urteko errepasoan erakutsi zituzten hainbat irudi: