Hiru katu adoptatzeko deia egin die udalak legazpiarrei
Laukatu elkarterekin sinatuta duen hitzarmenari jarraituz, udaletxean jasotan dauden bi katakumerentzako eta harrera familia batean dagoen beste batentzako adoptatzaile bila dabil. Katakumeak esterilizatuta eta parasitorik gabe entregatuko dituzte.
Laukatu elkartearekin duen hitzarmenari jarraiki, Legazpiko Udalak hiru katakume adoptatzeko deia egin die herritarrei. Katakumeek 3 eta 5 hilabete arteko adina dute. Bat herriko zaintza familia baten etxean dago behin-behineko izaeraz, eta beste biak udalaren babespean daude. Hirurentzako adoptatzaileak behar dira, behin-behinekoak edo behin betikoak, bestela aterpetxera eraman beharko dituzte.
Katuak entregatu aurretik, albaitariak aztertuko ditu, eta esterilizatu eta parasitoak kendu egingo dizkie. Adoptatzaileak txertoak eta txipa bakarrik ordaindu beharko luke.
Interesatuta daudenak helbide hauetara idatzi dezakete: laukatuelkartea@gmail.com