Gabonak baino aste bat lehenago piztuko dira argiak Lazkaon
LAZKAO // Ohi baino beranduago eta denbora gutxiagoan piztuko ditu Lazkaoko Udalak aurten Gabonetako kale argiak. Energia krisiaren garaian, %70eko aurrezkia lortzeko neurriak hartuko dituela iragarri du. Argiak Gabonak baino astebete lehenago piztuko dituzte, normalean baino aste bat geroago. Eguna zehaztu gabe daukaten arren, abenduaren 12ko astearen amaiera aldean piztuko dituzte. Egunero, bestetik, piztuta egongo diren denbora ere laburtuko dute, eta 23:00etan itzaliko dituzte. Kopuruz, aurreko urteetako argiak mantenduko dira.













