Minbiziaren aurkako adierazpenak gaur Legazpiko azokan
Katxalin elkarteak materiala saltzeko mahaia jarri du eliza atarian, urriaren 19ko bularreko minbiziaren aurkako eguna gogoratzeko. Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkartea diru bilketa ari da egiten kalean.
Minbiziaren aurkako ekimenak oso presente izango dira gaur Legazpin goiz osoan zehar, Katxalin elkartearen eta Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen eskutik. Azoka eguna dela baliatuz, bi elkarte horiek kalera atera dira legazpiarren laguntza eskatzeko.
Bularreko minbizia edota minbizi ginekologikoa duten emakumeei laguntzeko Katxalin elkarteak mahaia jarri du eliza atarian, eta egiten duen lanari buruzko informazioa zabaltzeaz gain, loteria, kamisetak, biserak eta kantinplorak bezalako materiala ari da saltzen.
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideak, berriz, Kale Nagusian dabiltza urteroko diru bilketa egiten. Jasotzen duten dirua, besteak beste, minbiziari aurre egiteko ikerketara bideratuko dute.