Nola bizi nahi duten erabakitzeko aldarria
Legazpiko Atzegiko kideek sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu zuten atzo, Nire erara bizitzeko erronka izenburukoa.
Legazpiko Atzegiko kideek sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu zuten atzo, Nire erara bizitzeko erronka izenburukoa. Kanpainaren helburuarekin bat eginez, Atzegiko Gipuzkoako teknikari Ion Tapizek, Goierri garaiko lehendakari Nino Hernandezek eta Legazpiko Jose Luis Plasenciak eta Juan Mari Mendizabalek adimen desgaitasuna duten pertsonek ere nola bizi nahi duten erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatu zuten.
Kanpainaren aurkezpen ekitaldira Atzegiko kide gehiago ere hurbildu ziren, hala nola, Dani Dominguez eta Inma Hernandez eta Laura Paredes ama-alabak.