Aukeran konpainiak alaitu du Segurako Dantza Eguna
Polka erraldoiaren ondoren, 'Hurrengo geltokia' ikuskizunaren zati bat eskaini zuten Edu Muruamendiarazen dantzariek.
Dantza egun arrakastatsua izan zen larunbatekoa Seguran. 100dik gora herritar elkartu ziren eguerdian plazan polka erraldoia dantzatzeko, Azpilla taldeko kiden gidaritzapean. Aukeran dantza konpainiaren emanaldia etorri zen ondoren.
Aukeran taldeko dantzariek, Edu Muruamendiarazek zuzendutako Hurrengo geltokia ikuskizunaren zati bat eskaini zuten, publikoaren txalo zaparradaren artean. Arratsaldean berriz egin zuten dantza Baratze pilotalekuan, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren atsedenaldian.
Dantza txapelketan bederatzi bikotek parte hartu zuten, eta Bergarako Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok irabazi zuten.