Gazte langileentzako proposamen politikoa aurkeztuko du Beasainen Goierriko GKSk
Gazte jardunaldiak egingo dituzte ostiralean Legazpin, eta larunbatean Beasainen.
Goierriko GKSk (Gazte Koordinadora Sozialista) Gazte langileentzako proposamen politikoa aurkeztuko du datorren larunbatean Beasaingo Gaztetxean. Ostiral eta larunbaterako Gazte Jardunaldiak antolatu ditu, eta horien barruan aurkeztuko du proposamen hori. Ostiraleko ekitaldiak Legazpiko pilotalekuan izango dira, eta larunbatean Beasaingo Gaztetxean.
GOIERRIKO GAZTE JARDUNALDIAK
Urriak 28, Legazpiko pilotalekuan
- 16:30. Auzolana
- 20:30. Afaria (Taloak)
- 21:30. June eta Uxueren kontzertu akustikoa
- 22:30. Kirol ikuskizuna
Urriak 29, Beasaingo Gaztetxean
- 11:00. Gazte langileentzako proposamen politikoaren aurkezpena
- 14:30. Bazkaria
- 17:00. Jolasak
- 19:30. Harri-jasotze ikuskizuna
- 21:00. Afaria (Bokadilloak)
- 22:30. Kontzertuak: Tirokatuak, Iltze, Berandu baino lehen eta DJ Maixu.