Goierriko Bi Handiak EMFko Ultra txapelketa izango da datorren urtean
Euskal Mendizale Federazioak (EMF) datorren urteko Ultra lasterketen egutegiaren aurrerapena eman du ezagutzera. Goierriko Bi Handiak dago tartean, eta gainera, EMF Kopako txapelketa ere izango da aldi berean.
Goierriko Bi Handiak EMF Euskal Mendizale Federazioaren Ultren txapelketa izango da datorren urtean. Hala jakinarazi du EMFk datorren urteko egutegiaren aurrerapena ezagutzera eman duenean. Goierriko Bi Handiak uztailaren 7an jokatuko da 2023. urtean, eta izen-ematea azaroaren 9an zabalduko da.
Goierriko proba ezagun horrez gain, datorren urteko egutegian sartuko diren beste hiru proba ere iragarri ditu EMFk: Enkarterri Extrem Trail (Zaramillo, 2023ko apirilak 15), Domusa Teknik (Azpeitia, 2023ko maiatzak 6) eta Euskal Herriko Mendi Erronka (Leitza, 2023ko ekainak 3).