Himlung mendiaren gailurrera iritsi dira
Goierriko lau mendizale beteranoek gaur zapaldu dute 7.126 metroko garaiera duen mendiaren gailurra.
Kepa Urmeneta, Xavi Urrate, Pedro Garcia eta Koke Lasa, Nepalera iritsi berritan ateratako argazki batean. Kepa Urmeneta legazpiarrak, Xabi Urrate urretxuarrak, Pedro Garcia ordiziarrak eta Koke Lasa ormaiztegiarrak osatu duten espedizioak zapaldu du dagoeneko Himalaiako Hinlung (7.126 metro) mendiaren tontorra.













