Ikasle Sindikatuak greba deialdi orokorra egin du
Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasleei egin die deialdia.
Ikasle Sindikatua Ikasle Abertzaleen deialditik harago joan da, eta greba orokorra deitu du
Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasleen artean.
Greba orokor honekin, EAJren Hezkuntza Legearen aurka eta itunpeko sarearen publifikazio osoaren alde egingo dute, euskal eskola publiko euskalduna aldarrikatuko dute, eta honako eskaerak luzatuko dituzte: Lanbide Heziketa publikoan eta EHUn plaza gehiago sortzea eta tasa akademikoak kentzea, testuliburuen eta eskola-materialaren doakotasuna eta beken gorakada, eta ikasleen osasun mentalarekin ez jolastea.