Kulturismo naturaleko Munduko txapelketatik urrats batera dago Jon Aranburu idiazabaldarra
Asteburuan zazpigarren geratu da WNBF Spain txapelketa Mens Physique kategorian.
Kulturismo naturaleko WNBF Spain txapelketa jokatu da asteburuan, Palma de Mallorcan, eta Mens Physique kategorian zazpigarren geratu da Jon Aranburu idiazabaldarra. Txapelketaren ondoren adierazi du, “oso maila altua” izan dela, “beste federazio batzuetako atleta profesionalak izan baitira” Aranburu baino “10-15 kilo goitik” dauden atletak. Idiazabaldarra “pozik” agertu da erakutsitakoaren, baina “hobetzekoa” dagoela ere esan du.
Hurrengo erronka bi aste barru izango du; Munduko kulturismo naturaleko txapelketara joateko hautaketa proba jokatuko baita Kordoban. Espainiako selekzioarekin parte hartuko du Aranburuk. Orain helburua da, “lanean gogor” jarraitzea, Munduko txapelketara joateko txartela eskuratzeko.