Mikologia asteburua antolatu dute Itsasondon
Asteburupasa proposamena izango da aurten; boletus inokulazio gunera irteera, aditu baten hitzaldia eta gaua Urkiako aterpetxean igarotzea izango dira, aurtengo plana.
Asteburu mikologikoa antolatu dute Itsasondon. Azaroaren 5ean, 10:00etan herriko plazan elkartu, Urkialdera ibilbidea egingo dute, bertako aterpean trasteak utzi eta boletus inokulazio gunera joango dira. Ondoren bazkaria (bakoitzak etxetik eramandakoa), Urkiko aterpean.
Arratsaldean, 14:00ak aldera perretxikoen bila aterako dira eta hauen inguruko azalpena emango du Javier Gomezek, 19:00etan aterpetxean. Uxama Sociedad Microcooperativa-ko kideak, hitzaldi labur bat eskainiko du, mikologiaren inguruan.
Aterpetxean afalduko dute, Udalaren eta Kaxintaneren eskutik eskainitako mokadua izango da.
Igande goizean azken txangoa egingo dute Urki inguruan eta 13:30ean, Bizi nahi elkartean jatekoa izango da
Ekintza honetan parte hartzeko, izena eman behar da, azaroaren 2a baino lehen. Lo zakua eta mendiko arropa eramatea beharrezkoa da.