Udal ordainketak Bizum sistemaren bidez egin ditzakete ordiziarrek
"Herritarrok ordainketak egiteko orduan erraztasunak izatea garrantzitsua da, are gehiago gaur egun, teknologia berriak egunerokotasunean erabiltzen ditugunean", zehaztu du Itsaso Muñoz Ordiziako Udaleko Parte hartze eta Komunikazio zinegotziak.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/10/img_9870-1200x900.jpg)
Ordiziako Udalak Bizum bidezko ordainketa sistema jarri berri du martxan. “Herritarrok ordainketak egiteko orduan erraztasunak izatea garrantzitsua da, are gehiago gaur egun, teknologia berriak egunerokotasunean erabiltzen ditugunean”, zehaztu du Itsaso Muñoz, Ordiziako Udaleko parte hartze eta komunikazio zinegotziak.
Agiriak helbideratu gabe izanez gero, zergak, tasak eta isunak ordaintzeko aukera berri bat izango da hau. Euskadi.eus nire ordainketa plataformatik erakunde laguntzaileetarako sarbidea izango da eta horretaz gain edozein VISA, Bizum edo My wallet bidezko ordainketak ahalbidetuko ditu Udalak.
Udalari Bizum bidezko ordainketa sistema “erraza eta segurua” da. Ondorengoak dira jarraitu beharreko pausoak: Nire ordainketa webgunean sartu eta bertan ordainagiria identifikatu zenbakia jarriz, finantza erakundea hautatu, dirua kargatuko zaion erabiltzailearen telefonoa sartu eta sistemak bidalitako gakoa sartu.