Biziolan ekoizleekin bilera egingo dute bihar, dendari buruz
Denda izango den eremua altzariz hornitu dute, eta jakiz betetzeko unea «geroz eta gertuago» dagoela aurreratu dute.
Goierriko lehen sektoreko ekoizleen bilera egingo dute, bihar 15:00etan, Lazkaoko Biziola fabrikan. Denda izango den eremua altzariz hornitu dute, eta jakiz betetzeko unea «geroz eta gertuago» dagoela aurreratu dute. Bileran orain artekoaz hausnartu, ondorioak atera eta aurrera begirako erronken inguruan jardungo dira. Goierriko elikagai osasungarri eta jasangarriak eskaintzea da xedea.