Euskaraldiko txapak banatzeko lekuak eta egunak, Lazkaon
LAZKAO // Lazkaon lehengo astean hasi ziren Euskaraldiko txapak banatzen, Ahobizi edo Belarriprest identifikagarriak. Gaur Joxemari tabernan jaso ahalko dira (19:00-20:00), bihar (19:00-20:30) eta astelehenean plazan (11:00-12:00). Azaroaren 3an (Koxkor), 10ean (Bika) eta 17an (Zuekin aurrean) ere egongo dira. Ostiral iluntzeetan eta astelehen goizetan, plazan.