Londresko karga ultra azkarreko lehen linea elektrifikatuko du Irizar e-mobilityk
Hogei autobus eta kargarako azpiegiturak hornitzeko kontratua sinatu du Go-Ahead autobus operadorearekin.
Irizar e-mobilityk Londresko karga ultra azkarreko lehen autobus linea elektrifikatuko du. Hogei autobus eta kargarako azpiegiturak hornitzeko kontratu bat sinatu du Go-Ahead Londresko autobus operadorerik handienarekin. Londres hegoaldeko 358. linea elektrifikatuko dute. Jema Energy Irizar Taldearen filialak 450 kW-ko bi kargagailu ultra azkar emango ditu ibilbideko terminaletarako, eta 100 kW-ko kargagailuak kotxetegietarako, aldi berean bi autobus 50 kW-era kargatzeko gai direnak.
Aukeratutako autobus modeloa Irizar ie tram da, 12 metroko luzerakoa. Zero igorpenen, zarata eta bibrazio maila baxuaren eta segurtasun eta irisgarritasun ezaugarriak izango dituzte. Tranbia baten antzerako diseinua du, edukiera handia, sarbide erraza eta barruan bidaiarientzako espazio zabala.
Azaroaren lehenean, 2an eta 3an, Birmingham-eko Euro Bus Expo azokan jarriko dute ikusgai lehen autobusa, Irizar gamako autokarrekin eta Irizar Taldearen beste teknologia batzuekin batera.