Eskola kiroleko lasterketak, biharko ziklo-kros hitzordu handiaren atarian
Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Federazioak antolatuta, kimu, haur eta benjamin mailako 150etik gora txirrindulari elkartu ziren atzo Urtatza-zaharreko zirkuituan.
Eskola Kirolean ari diren txirrindulari gazteen ziklo-kros lasterketak egin ziren atzo goizean Urtatza-zaharreko zelaietan, 150etik gora partaide elkartuz. Gipuzkoako Federazioak eta Foru Aldundiak antolatutako jardunaldia zen, Telleriarteko Txirrindulari Elkartearen laguntzarekin.
Ziklo-kros jardunaldia hau 10:00etan hasi zen, kimu eta haur mailako txirrindularien lasterketekin. Ondoren, benjaminei zirkuituan ibiltzeko aukera eskainiko zitzaien. Irabazleei dominak banatu zitzaizkien:
Kimu maila, neskak
1. Ainhoa Plaza
2. Nile Agirretxe
3. Lizar Zubeltzu
Haur maila, neskak
1. June Del Teso
2. Katxia Nabarro
3. Anne Zubia
Kimu maila, mutilak
1. Markel Doaz
2. Amets Ormaetxea
3. Xabier Gabilondo
Haur maila, mutilak
1. Unai Aranburu
2. Aitor Murguzur
3. Aimar Ugarteburu
Gaur, Legazpi Saria
Igandeko proba hauek bihar Urtatza-zaharren bertan jokatuko den Legazpiko XI. Ziklo-kros Sari Nagusiaren atarikoa izan dira. Lau proba jokatuko dira: 09:30ean Master maila, 10:30ean kadete mailako emakumeak eta gizonak, 11:30ean junior mailako gizonak eta Open mailako emakumeak, eta 12:30ean, Elite mailako eta 23 urtez azpiko gizonak.
Telleriarteko Txirrindulari elkarteak dioenez, biharkoa goi mailako ziklo-krosaz gozatzeko aukera izango da, eta zaletuei Urtatza-zaharrera inguratzeko gonbita luzatzen diete. Goiza igarotzeko lagungarri, txosna izango da zirkuitu inguruan, jateko eta edateko eskaintza zabalarekin.
Irudiak: Juan Luis Ormazabal