Hasi dira hilerriak lorez apaintzen
Biharko Santu Guztien egunari begira, senitartekoak eta lagunak gogoratzeko loreak jartzen ditu jendeak hilobietan, aspaldiko ohiturari jarraituz.
Bihar ospatzen den Santu Guztien egunari begira, beste herrietan bezala Goierriko hilerriak ere lorez betetzen hasiak dira. Asko izan dira asteburuan hilerrietara hurbildu direnak, senitartekoen edo lagunen hilobiak txukuntzera, eta loreekin apaintzera. Hainbat tokitan, udalek autobusak edo garraio zerbitzu bereziak jarri dituzte gainera.
Irudian, Legazpiko hilerria.