Finalista eguna azaroaren 6an
Beasaingo Usurbe antzoki paretik abiatu, Murumendira igo eta Garinen hamaiketakoa eginez borobilduko dute eguna. Izena emateko epea zabalik dago.
Datorren igandean, azaroaren 6an, Finalista eguna egingo da Beasaingo Aizkorri Mendizale elkarteak antolatuta. Goizean, 08:00etan, abiatuko dira Usurbe antzokiaren ataritik, eta Murumendi izango dute lehen jomuga mendizaleek. Handik Garinera jaitsiko dira, eta han hamaiketako bat eginez borobilduko dute eguna.
Izena emateko hiru modu daude. Gaur (azaroak 2) eta etzi (azaroak 4) Aizkorri mendizale elkartearen egoitzan eman daiteke izena, 19:00etatik 20:00etara. Emailez ematekotan aizkorrimendi@gmail.com helbidera idatzi behar da, eta whatsappez 616 310 535 zenbakian.