Kulturen arteko 6. topaketa, jarduerez beteta
Gaur aurkeztu du egitaraua Ordiziako Udalak. 'Begiratu Palestinara' erakusketa interaktiboa gaurtik dago ikusgai Barrenan. Larunbatean Gipuzkoako I. Zas (Zurrumurruen Aurkako Sarea) Eguna egingo dute Plaza Nagusian.
Ordiziako Udalak Kulturen arteko 6. topaketaren egitaraua aurkeztu du gaur goizean. Gaurtik azaroaren 20ra arteko egitarau zabala prestatu dute. Udalak adierazi du Ordizia “harrera herria” dela eta “pertsona guztiak eskuzabalik hartzen” dituztela, eta herritarrei dei egin diete jardueretan parte hartzeko. Harrera Plana ere onartu du udalak, eta laster aurkeztuko dute.
Lehenengo ekintza gisa, gaurtik azaroaren 11ra arte Begiratu Palestinara erakusketa interaktiboa egongo da ikusgai Barrenan. Hemen gainontzeko ekintzak:
- Azaroak 5 eta 12: 17:00etatik 19:00etara, Gaztelekuan, Afrika-Fusioa dantza tailerrak.
- Azaroak 5: 11:30etik 14:30era, plaza nagusian, Gipuzkoako lehenengo ZAS (Zurrumurruen Aurkako Sarea) Eguna.
- Azaroak 8: 17:00etan eta 18:00etan, D’Elikatuzen, Yogipuinak Maite Arreserekin, 5 urtetik gorakoentzat.
- Azaroak 9: 18:30ean, D’Elikatuzen, mahai ingurua erlijioen arteko elkarrizketei buruz, Ainhoa Etxabek gidatuta.
- Azaroak 12: Munduko arrozen bazkari herrikoia Beti Alai pilotalekuan. Tiketak salgai daude Magazin Romanesc-en, Divina Mujeres elkartean eta D’Elikatuzen.
- Azaroak 14: 18:30ean, D’Elikatuzen, Emakumeak krisi klimatikoaren aurrean, Begirada Palestinan hitzaldia.
- Azaroak 20: Bizilagunak bazkaria. Jatorri ezberdinetako bi talde bazkari baten bueltan elkartzeko Elkar ezagutzearen onena ekimena.