Ines Bengoak ipuinak kontatuko ditu etzi Legazpiko liburutegian
Saioa 5 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago. Ikasturtea hasi denetik, Udal Liburutegiak antolatu duen hirugarren ipuin kontaketa saioa da.
Legazpiko Udal Liburutegiak ipuin-kontaketa saio berria antolatu du asteazkenerako, hilak 9. Ines Bengoa arituko da ipuinak kontatzen liburutegian bertan, 18:00etan hasita. Saioa 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.
Udal Liburutegiak ikasturte honetan antolatzen duen hirugarren ipuin-kontaketa saioa da etzikoa. Arretik Amaia Puin eta Pello Añorga izan dira, eta hurrengo hitzordua Lur Kortarekin izango da, abenduaren 1ean.