Izotzetan patinatzera joango dira Legazpiko gaztetxoak Sorgintxulorekin
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako jarduera da. Asteazkenean amaituko da izena emateko epea.
Sorgintxulo aisialdi elkarteak izotz gainean patinatzera eramango ditu Legazpiko gaztetxoak larunbatean, hilak 12, Donostiako Txuri-Urdinera. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako jarduera da.
Haurrek asteazkeneko 14:00ak arte arte eman dezakete izena, on line udaleko www.legazpi.eus webgunean, edo ikastetxeetan.Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da. Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatutako programa da.