Ostiralean amaituko da Segurako egutegirako argazkiak aurkezteko epea
Segurako Udalak kaleratzen duen egutegirako 15. argazki lehiaketa da. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
Ostiralean, hilak 4, amaituko da Segurako Udalak 2023ko egutegia osatzeko helburuarekin martxan jarritako argazki lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketa honen 15. edizioa da, eta ohi bezala, gai librekoa da, baina argazkiak Seguran ateratakoak izan beharko dira, eta partaideak, Segurakoak. Argazkiak emailez bidali behar dira kultura@segura.eus helbidera.
Hurrengo urteko egutegirako aukeratutako argazkiak hilaren 21ean argitaratuko dute www.segura.eus webgunean. Lehiaketaren irabazleak 300 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak 200 eurokoa. Abenduaren 17an egingo dute sari banaketa ekitaldia,