Etzi hasiko dira Aramako San Martin jaiak
Jai hasierako txupinazoa 19:00etan botako dute. Gaur, berriz, 19:00etan, gaztain-koskatze herrikoia izango da, haur-txokoan.
Ostegunean, etzi, Aramako San Martin jaiak hasiko dira. Jaien hasierako txupinazoa 19:00etan botako dute, eta igandera arte jai giroan murgilduko dira herritarrak. Ostiralean San Martin eguna ospatuko dute. Festen hasiera baino lehen, gaur, 19:00etan, gaztain-koskatze herrikoia izango da haur-txokoan.
2022 San Martin jaietako egitaraua:
- Gaur, asteartea:
- Gaztain-koskatze herrikoia haur-txokoan, 19:00etan.
- Etzi, osteguna:
- Jai hasierako txupinazoa, 19:00etan.
- Iñaki eta Intsausti trikitilariak plazan, 20:00etan.
- Gaztain jana plazan, 20:30ean.
- Azaroak 11, ostirala:
- Meza nagusia, 11:00etan.
- Hamaiketakoa Arrikutz elkartean, 11:30ean.
- Gazteekin karpa atontzea (Olinpiadak), 12:00etan.
- Toka lehiaketa plazan, 13:00etan.
- Herri-kirol jolasak frontoian eta mokadutxoa jarraian, 19:00etan.Azaroak 11, ostirala:
- Mugi Panderoa taldea plazan, 23:00etan.
- Azaroak 12, larunbata:
- Txan Magoa plazan, 12:00etan.
- Herri-bazkaria Iriarte aretoan, 14:00etan.
- Trikitilariak, zozketak, jolasak…16:00etan.
- Mozorro festa, 19:00etan. Gaia ‘Olinpiadak’ izango da.
- Iratzar taldea plazan, 23:00etan.
- Azaroak 13, igandea:
- Puzgarriak frontoian, 12:00etan.
- Txakolin dastaketa plazan, 12:30ean.
- Puzgarriak frontoian, 17:00etan.
- Patata tortilla lehiaketa plazan, 19:00etan.
- Festetako azken mokadua plazan, 20:00etan.
- Festa amaierako suak, 21:00etan.