Olentzero eta Maridomingi bisitatzeko izen-ematea ireki dute Zerainen
Abenduaren 17an eta 18an Aizpeako meatze gunean izango dira. Zeraingo Udalaren webgunearen bidez eman behar da izena.
Olentzero eta Maridomingi Aizpeako meatze gunea bisitatuko dute abenduaren 17an eta 18an. Herritarrek haiekin egoteko aukera izango dute. Aurrez izena ematea beharrezkoa da, www.zerain.eus/olentzero helbidean. Izen-emate epea irekita dago. Bisitari bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu, mokadutxoa eta eskulana barne.