Alberto Chicote Ordiziako ferian
Espainiar sukaldari eta telebista aurkezle ezaguna Ordiziako azokan dabil perretxikoei buruzko saio bat grabatzen.
Alberto Chicote sukaldari eta telebista aurkezle ezaguna, gaur goizean, Lasaren postuan. Argazkia: Tere Madinabeitia Alberto Chicote espainiar sukaldari eta telebista aurkezle ezagun eta polemikoa Ordiziako azokan dabil gaur goizean. La Sexta kateko Te los vas a comer saiorako perretxikuei buruzko programa bat grabatzen ari da. Lasa eta Barcina perretxiko saltzaileen postuetan izan da, besteak beste.













