Arauei eta mugei buruzko hitzaldia antolatu dute Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzat
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udalek Treba Gurasoak prestakuntza ekimena jarri dute abian gurasoentzat. Gurasoak hezkuntza gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek. Zegaman, haur eta nerabeen gurasoentzako (0-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat) Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean hitzaldia antolatuko da. Azaroaren 22an izango da, asteartea, 17:30etatik 19:00etara. Lekua izen emate kopuruaren arabera zehaztuko da. Saioa Leire Cano trebatzaileak gidatuko du. Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi behar da azaroaren 18a baino lehen (plaza mugatuak).
Informazio gehiagorako, deitu 690 264 843 telefonora.