Gaur arratsaldean zabalduko dute Ehunmiletako hiru lasterketetako izen-ematea
Rockthesport webgunean bidez egin beharko da, 17:00etatik aurrera. Hiru lasterketetako arautegi eguneratua ikusgai dago, eta antolatzaileek "ondo irakurtzeko" gomendioa eman dute gaizki ulertzeak saihesteko.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/11/g2h_larraitzen.jpg)
Gaur arratsaldean, 17:00etan, zabalduko dute Ehunmilak proiektuko hiru lasterketetan izena emateko aukera, Rochthesport webgunearen bidez. Probak 2023ko uztailaren 7, 8 eta 9an jokatuko dira. Lotura honetan ikus daiteke izena emateko prozesuaren bideoa. Antolatzaileek nabarmendu dute garrantzitsua dela izena eman aurretik araudia “ondo irakurtzea” gaizki ulertzeak saihesteko.
Hiru lasterketetan parte hartzaile kopurua handituko egingo da (guztira 1450 partaide):
- Ehunmilak Ultra-Traila (168km) → 550 partaide (bai banaka zein taldeka).
- Goierriko 2 haundiak traila (88km) → 550 partaide.
- Marimurumendi maratoia (42km) → 350 partaide.
Ehunmilak Ultra-Traila (Ehm)
- Banaka zein taldeka (hiruko taldeak) parte hartzeko aukera dago.
- Coloradon (AEB) jokatzen den “Hardrock 100 mile endurance run” lasterketarako kalifikagarria izango da.
Goierriko 2 haundiak trail lasterketa (G2h)
- Euskal Mendizale Federakuntzak antolaturiko ultra distantziako txapelketa izango da.
- EMF Ultra Kopako laugarren eta azken proba puntuagarria izango da.