EHUNMILAK 2023

Ehunmiletako hiru lasterketetan partaide kopurua gora

Hiru probak batuta 1.450 korrikalarik parte hartu ahal izango dute. Horrez gain, antolatzaileek iragarri dute datorren urteko Ehunmilak ultra-traila AEBtako Hardrock 100 mile endurance run probarako baliagarria izango dela. Hiru probetarako izen-ematea asteazkenean zabalduko dute.

2022ko Ehunmilak lasterketaren irteera. Argazkia: Aimar Maiz

Ehunmilak lasterketaren antolakuntzak jakinarazi du proiektuko hiru lasterketetan parte hartzaile kopurua handia egingo dutela 2023ari begira. Denera 1.450 korrikalarik izango dute lehiatzeko aukera.

  • Ehunmilak Ultra-Trail® (168km). 550 partaide
  • goierriko 2 haundiak trail (88km). 550 partaide
  • marimurumendi marathon (42km). 350partaide

Horrez gain, iragarri du Ehunmilak Ultra-traileko lasterketa nagusia (168 km) Amerikako Estatu Batuetako Coloradon jokoatzen den Hardrock 100 mile endurance run lasterketarako baliagarria izango dela 2023an ere.

Hiru probetarako izen-ematea asteazkenean, hilaren 9an, irekiko dute, 17:00etan, lotura honen bidez.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa