Itsasoko jubilatuen eguna igandean ospatuko dute
Meza ondoren, taldeko argazkia aterako dute Itsasoko plazan. Bazkaria Mandubiako Bentan dute.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/11/itsaso_herria.jpg)
Itsasoko adinekoek eta jubilatuek urteko festa eta bazkaria igande honetan, azaroak 13, egingo dituzte. Itsasoko Batzordeak honako egitaraua prestatu du. Lehenbizi, 13:00etan meza entzungo dute, Itsasoko elizan. Ondoren, 13:45ean, Aurreskua dantzatuko diete jubilatuei, plazan, eta denek taldeko argazkia aterako dute. Egun batzuen buruan oroigarri modura banatuko diete partaide bakoitzari argazki bana.
Ospakizun bazkaria Mandubiako Bentan egingo dute, 14:30ean. Bazkarirako izena Itsasoko udaletxean eman behar zen, astelehenerako. Ordaindu, berriz, jatetxean bertan. Jubilatuek menduaren erdia soilik ordaindu beharko dute.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/11/itsaso_herria-500x333.jpg)
Itsasoko udaletxea./Laida Goiburu