Futbolin txapelketa inprobisatua Araman
Egitarauan zehaztu gabeko futbolin txapelketa egin dute gaur iluntzean Araman. Eguerdian ehun lagun inguru elkartu dira bazkaltzera Iriarte aretoan.

Askotan ez da askoren beharrik izaten festa jartzeko. Bi futbolin kalera atera, eta txapelketa labur bat jokatu dute gaur ilunabarren Araman. Kanporaketak gaindituta, Iñaki-Maialen eta Ekhi-Josu bikoteak iritsi dira finalera, eta aurrenekoek irabazi dute azkenean. Eguerdian ehun lagun inguru elkartu dira bazkaltzera Iriarte aretoan.
Araman San Martin festak bihar bukatuko dira.