Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko Landako gunean jokatutako lehen faseko azken finalaurrekoa, eta gainontzeko bertsolariek pilatutako puntuak aintzat hartuta, Elustondo eta Apalategi kanpoan gelditu dira.
Loinatzen bildutako zaleak penaltien zain zeudenean sartu du gol erabakigarria Sportingek, eta Espainiako Errege Kopatik kanporatu du Beasain (2-3).
Bigarren eta hirugarren postuak Arabara joan dira, Araiara. Bigarren saria Unai Lekuonak jaso du eta hirugarrena Aixtra gaztandegiak. Hamabost gazta aurkeztu dira, zortzi ketu eta ketu gabeko zazpi. Herriko abereen erakusketa-lehiaketa ere egin dute, eta artisau postuak izan dira plazan, Aitxuri eskolako patioan zein Toki-Alai pilotalekuan.
Egitarauan zehaztu gabeko futbolin txapelketa egin dute gaur iluntzean Araman. Eguerdian ehun lagun inguru elkartu dira bazkaltzera Iriarte aretoan.
Ataun San Martingo umeen egunaren barruan, mozorro kalejira egin dute Ataunen Goierriko hainbat herritako emakumeek osatutako batukadarekin.
Ordiziako Kulturen Arteko VI. Topaketaren barruan, laurehun lagun inguru bildu dira Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan arroza jatera.
Mendi bizikletan ibiltzeko pumptruck pista berria estreinatu dute Idiazabalen. Erakustaldi txiki bat ondoren, haurrentzako ikastaroa egin dute. Albiste barruan, bideoa.