Elixabete Garmendia eta Patxi Baztarrika goierritarrak omenduko dituzte Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan
Ohorezko Mugarri aitorpen sari bana emango diete, azaroaren 30ean, Andoainen egingo den kazetaritza eta komunikazio sarien banaketa-ekitaldian.
Andoaingo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariketak bi goierritar omenduko ditu, beren ibilbide profesionalean euskarazko komunikazioari egin dioten ekarpenagatik. Elixabete Garmendia ormaiztegiarrari eta Patxi Baztarrika ataundarrari ‘ohorezko mugarri’ sari bana emango diete. Azaroaren 30eko arratsean izango da ekitaldia, Andoaingo Bastero kulturgunean. Orduan jakinaraziko dituzte aurtengo kazetari eta komunikatzaile sarituak zein izango diren.