Gaztetxearen 36. urteurrenerako hainbat ekintza antolatu ditu Ordiziako Gazte Asanbladak
Hurrengo larunbatean izango da, azaroaren 26an. Herri-bazkarirako tiketak salgai daude.
Azaroaren 4an Ordiziako Gaztetxeak antolatutako jaialdiko argazkia.//Argazkia: @garaifot Ordiziako Gazte Asanbladak Gaztetxearen 36. urteurrenerako ekintza ezberdinak antolatu dituela iragarri du. Antolakuntza ardatza, askatasuna norantza lelopean, hurrengo larunbatean izango da, azaroaren 26an. Herri bazkariarekin hasiko dute eguna, 14:00etan. Bazkarirako tiketak Ordiziko Gaztetxearen Instagram kontuaren bidez harremanetan jarrita erosi daitezke, langabe zein ikasleentzat 8 euroan eta langileentzat 10 euroan.
36. urteurreneko egitaraua:
- 14:00: Herri-bazkaria
- 16:00: Aitza-ren kontzertu akustikoa
- 17:30: Pilota ikuskizuna
- 19:00: Karropoteoa
- 20:00: Koktel festa
- 22:00: Bassagain, Balloon Frame eta DJ Tintz













