Hariztiko parkeko hiri-altzariak berritu dituzte Lazkaon
Azken boladako pintaketa eta puskaketen ondorioz, kaltetuta zeuden eserlekuak, mahaiak eta zakarrontziak. Errespetatzeko eskatu du udalak.
Lazkaoko Udalak Harizti-Handi parkeko aisialdi eremuko mahaiak, eserlekuak eta zakarrontziak berritu ditu. Mantentze lanak egin dituzte: margotu eta konpondu. Azken aldian izandako “pintaketa eta ekintzen ondorioz” kaltetuta zeudela esan du udalak. Herritarrei arduraz jokatzeko eta espazioa errespetatzeko eskatu die.