Pello Ramirez eta Nacho Soto, bihar, Herri Antzokian
'Haize oihalak' emanaldia eskainiko dute Musika Bizi zikloaren barruan, 19:30ean.
Pello Ramirez eta Nacho Soto musikariek Haize oihalak emanaldia eskainiko dute bihar Ordiziako Herri Antzokian, 19:30ean. Musika Bizi programaren barruko emanaldia izango da. Pello Ramirez biolontxelojole eta akordeoilariak sortutako lana da Haize Oihalak. Biharko saioan Nacho Soto teklistarekin batera aurkeztuko du. Sarrerak Barrena kultur etxean erosi daitezke, 10 euroan.