Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Mari Domingi ere azaldu da Legazpin

Legazpi
Gizartea

Aurten, lehen aldiz hartuko du parte Mari Domingik Mirandaolako burdinolako bisitetan. Abenduaren 23ra arte egongo da bisitetan parte hartzeko aukera. Dagoeneko, 8.500 sarrera saldu dituzte.

2022/11/18
Josune Zarandona

Gabonetarako oraindik hilabete pasatxo geratzen bada ere, Olentzero eta Mari Domingi iritsi dira dagoeneko Legazpira. Mirandaolako burdinola martxan jartzeko ikatza eraman ohi dute urtero sasoi honetan, irabazitako diruarekin Euskal Herriko haurrei opariak erosi ahal izateko gero. Legazpiko Lenbur fundazioak Burdinaren Haranean antolatzen duen urteko ekitaldirik garrantzitsuena bihurtu da Olentzero eta Mari Domingirekin egotea, eskualdeko erakargarri turistiko nagusietako bat izateraino. 11. ekitaldia izango da aurtengoa.

Azaroaren 5ean hasi zuten aurtengo kanpaina, eta abenduaren 23ra arte egongo da aukera Olentzero eta Mari Domingirekin Euskal Burdinaren museoa bisitatzeko. Dagoeneko, 8.500 sarrera saldu dituzte, baina oraindik “lekuren bat edo beste” geratzen dela jakinarazi du Olatz Conde Lenbur fundazioko kideak. Aurten, lehendabiziko aldiz, Internet bidez bakarrik salduko dituzte sarrerak, Lenbur.com webgunean. Mari Domingiren parte hartzea izango da urte honetako beste berrikuntza nabarmenetako bat, 11 urteotan lehenengoz egingo baitie harrera, Olentzerorekin batera, Mirandaolara agertzen diren guztiei.

Condek aitortu duenez, Legazpin “lagunarteko bazkari batean” sortu zitzaien bisita horiek antolatzeko ideia, “kasualitatez”. Olentzero “kontsumismoko beste pertsonaia bat” bihurtzen ari zela eta, haurrei hura ezagutzeko aukera emateaz hausnartu eta gero hasi ziren bisitak antolatzen: “Legazpiko Euskal Burdinaren museoan txondorra bagenuela ikusita, zenbait haur elkartu eta Olentzero ikazkinaren istorioa kontatzea aukera polita izan zitekeela iruditu zitzaigun”. 2011n Legazpiko bertako 30 bat haur elkartuta egin zuten lehendabiziko bisita.

Haziz doan ekimena

Lehendabiziko aldi hartan, “segituan” ohartu ziren egitasmoak indar handia zuela, eta proposamena zabaltzeko ideia gorpuzten hasi ziren. “Poliki-poliki hasi ginen, baina urtetik urtera haziz joan da. 11 urteotan Burdin Araneko pertsonaiarik ezagunenetako bat bihurtu da Olentzero”, esan du Condek.

2012an lehenengo aldiz hasi ziren sarrera kobratzen, eta hirurehun pertsonak hartu zuten parte. Ahoz ahokoak lagunduta, parte hartze kopuruak etengabe egin du gora ordutik, pandemiaren urtea, 2020a, salbuespena izan zen arren. Zenbakiei erreparatu besterik ez dago bisiten arrakastaz jabetzeko: 2013tik 2021era, batez beste, 6.600 pertsonak bisitatu dute Mirandaola, urtero. “Ekitaldi honi esker, Legazpi Euskal Herriko mapan kokatu dugu, eta urteko garai honetan erreferente bihurtu da. Etortzen diren familia asko ezagunak dira jada; izan ere, ez dira gutxi urtero etortzen direnak”, zehaztu du Condek.

“Ordubete ingurukoa” izaten da bisita eta txanda bakoitzean “47 eta 50 pertsona artean” biltzen dira, Conderen esanetan. Olentzeroren eta Mari Domingiren bisitak Burdinaren Aranean turismoa egiteko aitzakia ere bihurtu dira, gainera: “Askok kuadrillan egiten dute plana, eta eguna edo asteburua pasatzera etortzen dira”, azaldu du Lenburreko kideak. Legazpiko herrigunean ere nabaria izaten da bisiten inpaktua, dendetan, tabernetan eta jatetxeetan, bereziki. Bisitarien jatorriari dagokionez, “Euskal Herriko zazpi lurraldeetatik” azaltzen direla azpimarratu du Condek. Asteburuetan familiei eskaintzen zaizkie bisitak, eta astean zehar, berriz, ikastetxeen txanda izaten da.

Helburu pedagogikoa

Turismo bulegoan hasten da bisita, eta Euskal Burdinaren museoa eta Mirandaolako burdinola dira bisitaren bi gune garrantzitsuenak. Bisitariek Olentzero eta Mari Domingirekin topo egiten duten unea da “momenturik magikoena”. Haiekin batera, Burdintxo izeneko pertsonaiak ere parte hartzen du bisitan. Egitasmoak helburu pedagogikoa ere badu. “Eta, horregatik, ikatza zer den, pago lepatuak zer diren, txondor bat nola egiten den edo Mari Domingik belarrak zertarako erabiltzen dituen ere azaltzen zaie haurrei”. Bisitaren amaieran, familia bakoitzak Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera ere izaten du.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut