Gabonetako aisialdi zerbitzuan izena eman liteke Lazkaon
LAZKAO // Gabon oporretan haurren aisialdian aritzeko izen-emate epea atzo ireki zuten Lazkaon, 30era arte. HH3tik LH6ra arteko haurrak joan daitezke. Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 4ra emango dute, Arerian, 10:00etatik 13:00etara. Kuota 70 euro da umeko.













