Kimu elkarteak asteburu osoko egitaraua osatu du
IDIAZABAL // Kimu elkarteak antolatuta, hainbat ekintza izango dira Idiazabalen, asteburuan zehar. Bihar, larunbata, 13:00etan, ekitaldia egingo dute zigorreko hilarrietan, eta 15:30ean, mus txapelketa jokatuko da, frontoiko tabernan.
Iganderako, berriz, ibilaldia antolatu dute Atxurbira. Oinez egingo dutenak, 09:00etan, plazatik abiatuko dira, eta 10:00etan, kotxez igoko direnak. 14:30ean, bazkaria egingo dute Arretxe elkartean.













