Legazpin abiatu dute ibilbidea Lurraren zaindariek
Hondakinen gaia lantzeko kanpaina ibiltaria egingo dute Goierri garaiko lau herrietan. Photo-call dago jarrita gaur goizean Legazpiko eliza atarian.
Gaur Legazpin azoka eguna dela baliatuz, udalak eta Uggasak hondakinen inguruan antolatutako Lurraren zaindariak kanpaina bertan abiatu da, datozen egunetan Urretxun, Zumarragan eta Ezkio-Itsason jarraitzeko.
Lurraren zaindariek photo-call bat jarri dute eliza atarian, eta han, herritarrek hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko dituzten ohiturak erakusteko aukera dute hiru zientzialari dibertigarrien laguntzarekin. Lehiaketa moduko baten aparte hartzen dute, eta saria jasotzen dute trukean. Lurraren zaindari gisa identifikatzen dituzten txartelak ere ematen dizkiete, baina kanpainaren amaieran zozkatuko den Bertatik Bertara produktuez osatutako lote baterako txartela ere.
Hondakin gutxiago sortzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko ohiturei buruz hausnartzen lagundu nahi diete herritarrei kanpaina honekin Goierri garaiko lau udalek eta Uggasak.