1.619 urretxuarrek eta zumarragarrek eman dute izena Euskaraldian
Hasi da Euskaraldia! 1.619 bizilagunek eman dute izena. Horretaz gain, erabilera handitu asmoz, Urretxu eta Zumarragan 151 entitatek (enpresa, elkarte, denda, taberna…) ere eman dute izena ariguneren bat dutelako: guztiek euskaraz ulertzen duten gunea. Horra hor ariguneen zerrenda, beraien bideoa eta Euskaraldiko egitaraua.
Eta izena emateko, sakatu hemen.

Entitate horiek ezagutzeko, erantsirik zerrenda, eta, jarraian gehienak agertzen diren bideoa:https://www.youtube.com/watch?v=QVHj-k08dyc
Horrez gain, Urretxu-Zumarragan hurrengo egunetarako egitaraua ere erantsirik bidaltzen dizuegu.
Edizio honetan oraindik ez duela izena eman? Hementxe berretsi dezakezue:https://izenematea.euskaraldia.eus/
Guztia prest dugu Euskaraldirako, helburua bakarra baita: euskararen erabilera handitzea.
Adeitasunez,













