Telleriarte auzoko argazkien erakusketa gaurtik ikusgai Kultur Etxean
Nekazarien Anaidiaren 50. urteurrena ospatzeko egindako erakusketa da. Auzoaren azken 100 urteetako historia errepasatzen du.
Telleriarteko Nekazarien Anaidia elkarteak aurten bete dituen 50 urteak ospatzeko Sebastian Santesteban sortzaileak eta bazkideak antolatutako argazki erakusketa Legazpiko Kultur Etxean izango da gaur arratsaldetik aurrera. Abenduaren 2ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era.
Erakustetan, auzoaren azken 100 urteetako historiaren errepasoa egiten duten 200dik gora argazki biltzen dira, eta horien artean toki nabarmena dute txirrindularitzarekin lotutakoak. Izan ere, Telleriartek lotura berezia du kirol horrekin duela urte asko.