Antzinateko jainko-jainkosei eta Zegama izenari buruzko hitzaldia

Luis Mari Zaldua Etxabek Antzinateko jainko-jainkosak (eta Zegama izena) hitzaldia egingo du ostegunean, 19:00etan, Zegamako Anduetza parketxean. Guztira, bederatzi jainkoren berri ematen duten hamazazpi inskripzio plazaratu dira gaurdaino Euskal Herrian, eta horiei buruz hitz egingo du.